"Etxe Zaharria" eta "Menditarrena" etxeak urte osoan idekirik daude.
Auñamendi-ri emaiten diote Euskal mendiaren gerorako fundamentalak diren ekintza hauen eramaiteko ahala :
Ikertzea...Sortzea...Hedatzea...Zabaltzea...

Bidarrain antolatuak diren kirol eta atseden helburuak hauxe dira :
· ingurugiro heziketa egitea ;
· jende arruntari, mendiaren gestionatzeko diren molde desberdinak aurkeztea ;
· euskal kultura, hizkuntza eta hondarea baloratzea ;
· Euskal Herri barnekaldean lan postuen sortzea ;
· Euskal Herriko ingurunea errespetatzen duen animazioa egitea.

Herrian berean, urte guzian, hitz ordua harturik, hamar bat kudeatzaile euskal mendiari zuzenki lotuak diren aktibitateak proposatzeko prest daude.
Egitaraua : egun erdia, egun osoa, bi egun, astea...

Modulo ezberdinak :
· Ingurugiro naturalaren ezagutzeko ibilaldiak, xoriak, saiak, landareak behatuz…
· Mendi bizikletako ibilaldiak : lehen urratsak edo hobekuntza…
· Mendi orientazioa, ipar orratza eta 1/8000 eskalako Bidarraiko maparekin…
· Eskalada kurtsoak, eskola arroka batean : lehen urratsak edo hobekuntza…
· Zaldi ibilaldiak : lehen urratsak edo hobekuntza…
· Errobiko arranaren irakurketa, herriaren kokapena, Euskal historia eta gizartea…
· Errobi errekaren jaustea (kayak, rafting...), Urbiziko kirolen ezagutza : lehen urratsak edo hobekuntza…
· Kanioi jaustea, ur kirolak…
· Lurpeko ingurunearen eta espeleologiaren ezagutza…
· Bertako esperientziaren bidez, euskal herriko artzaingintzaren ikerketa…
· Soto batean, arnogintza eta Irulegiko arnoaren ikerketa
· Amuarraingintzaren ikerketa, Bidarraiko arraintegi batean
· Ibilaldiak Euskal Herriko zazpi probintzietan, mugaren bi alderditan bizi den herri baten ezagutza…
· Parapentean lehen urratsak
· Euskal dantza : aurkezpena eta lehen urratsak
· Euskal pilota : aurkezpena eta lehen urratsak
(Frantses estatuko zerbitzu egokien adostasuna duen egitaraua)